93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 23ko 313/2010 Foru Aginduarena. Horren bidez, sua landalurretan nola erabili arautzen da eta Nafarroan baso-suteei aurrea hartzeko neurriak ezartzen dira.

Sua landalurretan nola erabili arautzen duen eta Nafarroan baso-suteei aurrea hartzeko neurriak ezartzen dituen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 23ko 312/2010 Foru Aginduaren testuan akatsak daudela ohartuta, zuzendu egiten dira, aipatu foru aginduaren akats zuzenketa argitaratuta. Aipatu foru agindua 2010eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 16an.

2. artikuluko 4. atalak 9. artikuluko 6. eta 7. atalak aipatu behar ditu, eta ez 4.a.

3. artikuluko 2. atalean, "X atalean adierazitako baldintzekin bat" dioen tokian, "3. atalean adierazitako baldintzekin bat" esan behar du.

3. artikuluaren 2. ataleko f) letran, honako hau gehitu behar da: "edo laguntzak kontrolatzeko lanetan".

Iruñean, 2010eko uztailaren 26an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1012630