2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena
Arakilgo Udalak, 2010eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, Arakilgo Udalaren plantilla organikoko aldaketa onetsi zuen hasiera batean.
Ikusirik 2010eko plantilla organikoaren espedienteari dagokion dokumentazioa, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu den araudian xedatuari jarraikiz. Aho batez erabaki da:
1. Hasiera batean onestea Arakilgo Udaleko plantilla organikoko aldaketa.
2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean iragarkia paratu ondoan.
Arakilen, 2010eko ekainaren 28an.-Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.
Iragarkiaren kodea: L1011540