93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Arakilgo udal mugapean euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2010eko ekainaren 25ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Arakilgo udal mugapean euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arakilen, 2010eko ekainaren 28an.-Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L1011538