93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Jakinarazpena, lehenagoko Arau Subsidiarioetako 2. sektoreko aldaketaren aurkako errekurtsoari buruzkoa

Behar den moduan jakinarazi ezin izan zaionez Inmobiliaria Soto Norte, S.L.ri ondotik heldu ebazpena, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 30/1992 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Agoitzen, 2010eko ekainaren 29an.-Alkatea, Francisco José Enguita Moros.

"EBAZPENA:

Jasorik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren epatzea, hilabeteko epean Udal honek igor dezan gora jotzeko errekurtsoaren administrazio espedientea, hura Abaigar Promociones, S.L.k jarri baitu Agoizko Udaleko Osoko Bilkurak 2010eko martxoaren 4an hartutako erabakiaren aurka, izan ere horrek ezetsi egin zuen Agoizko Udaleko Osoko Bilkurak 2009ko abenduaren 22an hartutako erabakiaren aurka ezarritako berraztertzeko errekurtsoa, gaia izanik lehenagoko Arau Subsidiarioetako 2. sektorea (egun, Udal Planeko Z.O. 2.13 Eremu Antolatua) aldatzeko proposamena,

EBATZI DUT:

1. Berehala jakinaraztea aipatu gora jotzeko errekurtsoa, nori eta espedientean interesdun agertzen diren guztiei. Orobat, dei egiten zaie hamar egun balioduneko epean, autoetan ager eta parte izan daitezen.

2. Aurreko jakinarazpenak eginda, administrazio espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea.

3. Alegazioen txostena onestea.

4. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen bilkura arruntean.

Eta hori guztia aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan.

Agoitzen, 2010eko maiatzaren 25ean.-Alkatea, Francisco Enguita Moros."

Iragarkiaren kodea: L1011632