93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Epe irekitzea O.L.T./E.U.D.en oposizio-lehiaketako merezimenduak aurkezteko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak O.L.T./E.U.D.en lanpostu hutsetarako oposizio-lehiaketan (deialdia 2008ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 21eko 676/2008 Ebazpenaren bidez) parte hartzen dutenei jakitera ematen die:

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren ekainaren 10eko 289/2010 epaia betez, 15 eguneko beste epe bat irekitzen dela, ediktu hau argitaratzen denetik aurrera, oposizioaldia gainditu duten izangaiek euskarazko merezimenduak aurkez ditzaten, lehendik aurkeztu ez badituzte.

Iruñean, 2010eko uztailaren 29an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko O.L.T./E.U.D.en oposizio-lehiaketaren epaimahaiko idazkaria, Miguel Garatea Crelgo.

Iragarkiaren kodea: F1012851