1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgia Plastiko eta Konpontzaileko BFE lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:
Juan Ignacio Palacios Ortega jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aipatu deialdiaren oposizio-lehiaketako azken emaitzen kontra. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.
Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.
Iruñean, 2010eko uztailaren 23an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F1012532