93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak ekainaren 17an emandako 298/2010 Foru Aginduarena. Haren bidez ezarri ziren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 17ko 298/2010 Foru Aginduaren testuan akatsak daudela ohartuta, zuzendu egiten dira, aipatutako foru aginduaren akats zuzenketa argitaratuz. Aipatutako foru agindua 2010eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Lehen xedapen gehigarritik testu hau kendu behar da: "baita Lurzoru eta Klimatologia Bulegoko buruarena ere. Bulego hori aurrerantzean Lurzoruen, Klimatologiaren eta Lurralde Informazioaren Bulegoa deituko da".

Lehen xedapen gehigarriari honako testu hau erantsi behar zaio: "baita Abeltzaintzako Langelen Bulegoko burua eta Hondakinak Kudeatzeko Bulegoko burua ere. Lehen bulegoa aurrerantzean Elikagaien Segurtasuneko Bulegoa izanen da, eta bigarrena, Industria Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Bulegoa".

Iruñean, 2010eko uztailaren 26an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1012631