93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

71/2010 FORU AGINDUA, uztailaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitalegunearen sorrera dela-eta Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, aldi baterako langileak hautatzeko arauak onetsi ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduaren bidez aldi baterako langileak hautatzeko arauak onetsi ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako.

Apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu zen, eta haren zuzendaritza egitura ezarri. Foru dekretu hori 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an. Azken xedapen bakarraren arabera, arauak bi hilabeteko epean hartzen du indarra, argitaratu eta biharamunetik.

Aipatu foru dekretuak bigarren artikuluan ezartzen du "Nafarroako Ospitalegunea" izenarekin biltzen direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ondoko laguntza zentroen giza baliabideak eta baliabide materialak:

-Nafarroako Ospitalea.

-Bideko Ama Birjina Ospitalea.

-Ubarmin Klinika.

-Vianako Printzea Espezialitate Zentroa.

-"Alejandro San Martín Doktorea" Osasun Zentroa.

-Tafallako anbulatorioa.

-Conde Oliveto Osasun Zentroko laguntza espezializatuko jarduera.

-Laguntza espezializatuko beste kontsulta batzuk.

Beraz, aipatu foru dekretuaren indarra hartzeak osasun zentroen desagertzea dakar eta, horrenbestez, besteak beste, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Agindua egokitu behar da, aldi baterako langileen hautaketa arautzen baitu, desagertzen diren zentroak sortu berriarekin ordezteko; zehazki, 4.2.a eta 4.2.b artikuluetan aipatzen diren zentroen zerrenda egokitu behar da.

Foru agindu hau prestatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetako aldi baterako langileak hautatzeko akordioaren Jarraipen Batzordeari entzun zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentro eta establezimenduetako aldi baterako langileak hautatzeko arauak onesten dituen Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduaren 4. artikuluko 2 ataleko a) eta b) letrak aldatzea, honela idatzita uzten baitira:

"2. Zentroa hautatzea.

a) Iraupen luzeko kontratazio zerrendak.

Iraupen luzeko kontratazio zerrendak prestatzeko prozeduretan, kategoria guztietan, izangai bakoitzak atal eta zentro guztiak hautatzen ahalko ditu; deialdian onartzeko eskabidean eginen du hautapen hori.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuak lehiaketa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdietara aurkeztutako izangaiek deialdian onartuak izateko eskabidean hautatu beharko dute zentroa, betiere deialdian hala adierazten bada. Dena dela, deialdiko behin betiko emaitzak argitaratutakoan, interesdunek, argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean, hasieran hautatutakoa aldatzen ahalko dute.

Hona hemen zentroa hautatzeko atalak:

-Nafarroako Ospitalegunea.

-Tuterako Osasun Barrutia.

-Lizarrako Osasun Barrutia.

-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritza, Kudeaketako Zuzendaritza barne dela (Odol Transfusiorako Zentroa, Prestazio eta Itun Zerbitzua eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroa).

-Osasun Publikoaren Institutua.

-Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko (eremu euskalduna) OOLTak salbu.

-Nafarroako Iparraldeko (eremu euskalduna) OOLTa.

-Adimen Osasuneko Zuzendariordetza.

b) Iraupen laburreko kontratazio zerrendak.

Iraupen laburreko kontratazio zerrendak osatzeko prozeduretan, kategoria guztietan, izangai bakoitzak, salbu hautaprobak gainditu baina lanposturik lortu ez dutenek, A, B eta C ataletako zentro bakar bat hautatu beharko du (ez du atal guztietan hautatu beharrik).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuak lehiaketa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdietara aurkeztutako izangaiek deialdian onartuak izateko eskabidean hautatu beharko dute zentroa, betiere deialdian hala adierazten bada. Dena dela, deialdiko behin betiko emaitzak argitaratutakoan, interesdunek, argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean, hasieran hautatutakoa aldatzen ahalko dute.

Hona hemen zentroa hautatzeko atalak:

A atala:

-Nafarroako Ospitalegunea.

-Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko (eremu euskalduna) OOLTak salbu.

B atala:

-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritza, Kudeaketako Zuzendaritza barne dela (Odol Transfusiorako Zentroa, Prestazio eta Itun Zerbitzua eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroa).

-Osasun Publikoaren Institutua.

-Nafarroako Iparraldeko (eremu euskalduna) OOLTa.

-Adimen Osasuneko Zuzendariordetza.

C atala:

-Tuterako Osasun Barrutia.

-Lizarrako Osasun Barrutia."

2. artikulua. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko uztailaren 14an.-Osasuneko kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F1012320