92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ANTSOAIN

Ebazpen proposamena

1. Ezin izan dira jakinarazi jarraian zerrendatzen diren ebazpen proposamenak, trafikoari buruz indarrean dagoen araudia hausteagatik ireki diren zehapen-espedienteetan emanak. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin eta aplika daitekeen gainerako legeriarekin bat, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

2. Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluak xedatutakoarekin bat, 20 egun naturaleko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, salatuak egoki jotzen duena alegatu eta egoki jotzen dituen dokumentuak aurkeztu ahal izanen ditu; horretarako, Herritarrei Laguntzeko Bulegoan, Udaletxeko lehen solairuan (Udaletxeko plaza 1), aurkeztu beharko ditu, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak aurreikusten dituen bideetako baten bitartez. Aurkeztutako alegazioek, eta, behar denean, eskatutako froga egiteak, ez dute inolaz ere egindako arau-haustea indargabetzen.

3. Puntuak murriztea dakarten arau-hausteetan, zehapena irmo denean kenduko dira horiek (Bide-segurtasunari buruzko Legearen 88. art.); www.dgt.es webgunean zenbat puntu dituzun ikus dezakezu.

4. Eskudirutan ordaindu ahal izanen da, edo txartelaren bidez, Herritarrei Laguntzeko Bulegoan, Udaletxeko lehen solairuan (Udaletxeko plaza 1), eta halaber, honako kontu zenbaki hauetan dirua sartuta edo transferentzia eginda: Nafarroako Kutxa 2054 0221 01 1100000037 / Rural Kutxa 3008 0089 63 0703589523 / La Caixa  2100 5746 78 0200012601, edo posta igorpenaren bidez, honako hau adierazita: izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia.

Antsoainen, 2010eko uztailaren 23an.-Alkatea udalburua, Jesús María Esteban Lainez.

Eranskina

Espdte.: 2010/98. Jabea - Matrikula: Luis Javier Ayesa San Martin - 3560 DCY. Lekua: Artzaintsa Jainkotiarraren kalea Harrobietako kalearekin. Data: 2010-02-05. Ordua: 2:25. Zenbatekoa: 600. Galtzen diren puntuak: 4. BSL: 12 .1. ZEO: 20 .1. ORD: -.

Espdte.: 2010/153. Jabea - Matrikula: Carolina Heredia Santos - 2323CSW. Lekua: Atarrabiako etorbidea, 23. Data: 2010-03-01. Ordua: 11:55. Zenbatekoa: 100. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: -. ZEO: 91.2G. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L1012423