92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 323/09 Autoak

María Echeverría Alcorta andreak, Bilboko (Bizkaia) Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Pedro Julián Maroto Sánchez, Sergio Antonio Maroto Sánchez eta Antonio Delgado Orivek eskaturik, Construcciones y Reformas Napartxo, S.L. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 162/09 betearazpen-piezaren 323/09 autoetan, xedapen zatian hitzez hitz hau dioen dekretua eman da:

Xedapen zatia:

Jarduketa hauen (auto zenbakia 323/09; betearazpen-pieza 162/09) ondorioetarako, 28.553,41 euroko printzipala gehi 5.710,68 euroko interesak eta kostuak ordaintzeko kaudimengabe deklaratzen da, oraingoz, Construcciones y Reformas Napartxo, Sociedad Limitada enpresa zorduna, ezertan galarazi gabe ordaindu gabe dagoen zorrari geroago aurre egitea, horretarako ondasun gehiago aurkitzen bazaio.

Argitara bedi zordunaren kaudimengabeziaren deklarazioa Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean (Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.5 artikulua).

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, behin-behinean artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari.

Aurka egiteko bideak: idazkari judizialari zuzendutako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Bulego Judizialean, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean, ebazpenari zein arau-hauste egozten zaion adieraziz (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 184.1 eta 185.1 artikuluak). Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Construcciones y Reformas Napartxo, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Bilbon, 2010eko ekainaren 22an.-Idazkari judiziala, María Echeverría Alcorta.

Iragarkiaren kodea: J1011888