92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

VIGOKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

496/10 prozedura

Marta Lagos Suarez-Llanos andreak, Vigoko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: José Angel Duran Pereirak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Suministros Comerciales Iruña, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 496/10 prozeduran, erabaki da alderdi demandatuari, Suministros Comerciales Iruña, S.L.ri, zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, Lan arloko Epaitegi honetako entzunaldi-aretoan (Lalín kalea, 4-3. solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, epaiketa egiteko. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Eta Suministros Comerciales Iruña, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Probintziako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko. Ohartarazten da aurrerantzean jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (LPLaren 60. artikulua).

Vigon, 2010eko ekainaren 18an.-Idazkari judiziala, Marta Lagos Suárez-Llanos.

Iragarkiaren kodea: J1011698