92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZAMORAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio zedula. 140/10 Autoak

Demandatuak: Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra, FREMAP Gizarte Segurantzako lan istripu eta lanbide gaixotasunen 61. mutualitatea, Estructuras y Montajes Galaicos, S.L.

Salvador Fidalgo Zarzak eskaturik, ezintasuna dela-eta, Estructuras y Montajes Galaicos, S.L.ren aurka Epaitegi honetan bideratu diren 140/10 Autoetan erabaki dena betetze aldera, honako hau egin da goian aipatutako demandatuari zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, Lan arloko Epaitegi honetan ager dadin (Regimiento de Toledo kalea, 39, 3. A) 2010eko urriaren 29an, 10:30etan, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko.

Honako hau ohartarazten zaio: deialdi bakarra izanen da; baliatu nahi dituen frogabideak eraman behar ditu; bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, judizioa ez da bertan behera utziko; eta gainerako jakinarazpenak, Lan Prozedurari buruzko Legearen 59.ak agintzen duenaren arabera, epaitegiko iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik. Egintzak epaitegi honetako Idazkaritzan egonen dira ikusgai.

Zamoran, 2010eko ekainaren 17an.-Idazkari judiziala, Julio Escribano Sánchez.

Iragarkiaren kodea: J1011403