92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

0000377/2009 betearazpen-prozesua

Nuria González García andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak eskaturik, hipoteka-betearazpen bat dela-eta, Fernando Rodríguez Coloma jaunaren eta M.ª Gemma Oloriz García andrearen aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000377/2009 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Etxebizitza edo pisua, hirugarren solairuko eskuinean, B motakoa, blokeko I etxean, Tuteran, Geltokiko kaleko 9an. Ehun eta berrogei metro eta hogeita bost dezimetro karratuko azalera eraikia dauka, eta ehun eta hamasei metro karratuko azalera erabilgarria, honela banatuta: atondoa, egongela-jangela, lau logela, bainugela osoa, dutxa duen komuna, sukaldea, kanpoko terraza bat, eta etxesaileko patioaren zerbitzurako beste terraza bat, eta lau horma-armairu. Honako hauek ditu mugakide: aurrealdean, eskailera-burua eta solairu bereko A motako etxebizitza; sartu eta eskuinean etxesaileko patioa; ezkerrean, Geltokiko kalea; eta atzean, Cecilio Alcalde.

Tuterako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3.409. liburukia, 964. liburua, 214. orria, 17.564. zenbakia.

Enkantea egiteko, finka 150.000 eurotan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2010eko irailaren 24an eginen da, goizeko 10etan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 1846 42 0005001274 kontuan (kontu zk.: 3181 0000 19 037709), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile handienaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2010eko maiatzaren 26an.-Idazkari judiziala, Nuria González García.

Iragarkiaren kodea: J1011617