92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

529/2010 jabari-espedientea

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: Epaitegi honetan 529/2010 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, Leyre Artal de Benitok eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hasteko:

"Landa finka eta baratze itxia Cintruenigoko jurisdikzioan, El Llano mugapean, Madrilerako bidea izeneko alderdian. Lehenengoak zortzi almute-neurriko azalera du, eta bigarrenak bi rabada, batera hogeita bi area eta berrogeita sei zentiareako azaleraren baliokide direnak. Honako hauek ditu mugakide: Iparraldean, Madrilerako errepidea, Hegoaldean, ureztalurra, ekialdean, Román Chiviteren jaraunsleak eta Mendebaldean José María Ligués."

Erregistroko titularra: Antonia Ibáñez Larumbe andrea.

Katastroko titularra: Esteban de Benito Loraque jauna.

Honen bidez, gaurko probidentzian erabakitakoa betez, dei egiten zaie katastroko eta erregistroko titularrei, eskubide errealen titularrei, mugakideei, egitezko edukitzaileari, Antonia Ibáñez Larumbe andrearen legezko jaraunsleei, baita ondasunen jatorrizko jabeei, haien kausadunei -Esteban de Benito Loraque jaunaren legezko jaraunsleei- eta eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera agertu ahal izan daitezen beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Tuteran, 2010eko ekainaren 28an.-Idazkaria, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1011899