92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

37/2010 betearazpen-prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, desobeditzea dela-eta (Zigor Kodearen 634. artikulua), eta horren gaineko irmotasun autoa eman dela. Hona hemen autoaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Autoa:

Tafallan, 2010eko uztailaren 1ean.

Aurrekariak:

Bakarra.-2010eko maiatzaren 20an auto hauetan Rachid Chouaa kondenatzeko epaia eman zen. Epai hori Fiskaltzari eta alderdiei jakinarazi zitzaien, eta haietariko batek ere ez zuen errekurtsorik aurkeztu.

Xedapen zatia:

Auzi honetan emandako epaia irmoa dela adierazten da, eta erregistro-liburuetan idatzohar egokiak egiten dira, epaia betearazteko; halaber, hurrengoa erabakitzen da:

-Kondenatuari, Rachid Chouaari errekerimendua egitea bost eguneko epean epaitegi honek Banesto bankuan duen 0030 1846 42000500 1274 kontuan, oharretan 31780000 78 00 3710 espediente zenbakia adierazita, 480 euroko isuna sar dezan, epaian ezarritako eran eta epean, eta ohartaraztea, ordaindu ezean premiamendu-bidea erabiliko dela ordainarazteko. Eta hala ere ordaindu ezean, egun bateko ordezko atzipenaldia bete beharko duela bi kuota ez ordaintzeagatik.

-Ebazpen honen aurka erreformako errekurtsoa jar daiteke, idatziz, epaitegi honi zuzendua, hiru eguneko epean.

Hori xedatu, agindu eta sinatzen dut nik, Estela Arellano Lobetek, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak. Horren fede ematen dut.

Eta Rachid Chouaari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2010eko uztailaren 1ean.-Idazkari judiziala, María Luisa Pérez Hernández.

Iragarkiaren kodea: J1011579