92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Titulu judizialak betearazteko 0000083/2010 prozesua

Manuel José Pereña Martinek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Distralum Sistemas, S.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000083/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Distralum Sistemas, S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 2.951,28 eurokoa da, interesak 177,08 eurokoak eta kostuak 295,13 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.5 artikuluan ezarritakoarekin bat (Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/03 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera), argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkarian.

Behin ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LPLaren 186.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.64.0083.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846 42 0005001274 zenbakiko kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Distralum Sistemas, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko uztailaren 1ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1011886