92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000351/2010 demanda

Valentín Milkov Chaushevek eskaturik, kontratuaren amaiera dela-eta, epaitegi honetan Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Embalajes Iruña, S.L.L.ren aurka bideratu den 0000351/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ezesten dut jarduketa hauek eragin dituen 366/2010 demanda, kaleratzeari buruzkoa, Valentín Milkov Chaushevek eskaturik Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Embalajes Iruña, S.L.L.ren aurka bideratu dena, baina baiesten dut langilearen borondatezko kontratu-amaierari buruzkoa, 351/2010 prozedura, alde berberek bideratu dutena, eta horrenbestez, deklaratzen dut suntsiarazita dagoela langilea eta enpresa lotzen zituen kontratua, eta enpresa demandatua, Embalajes Iruña, S.L.L., kondenatzen dut auzi-jartzaileari 13.317,25 euro ordaintzera kalte-ordain gisa. Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0351 10 espedientearen erreferentziarekin, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, banku berean baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0351 10 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada".

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Embalajes Iruña, S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko uztailaren 2an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1011638