92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 323/2010 demanda

Vasyl Yavorskyyk eskaturik, kaleratzea bat dela-eta, epaitegi honetan Carpintería Metálica Pok, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 323/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2010eko ekainaren 28an:

Baiesten dut Vasyl Yavorskyyk kaleratzea dela-eta, Carpintería Metálica Pok, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarri duen demanda, eta horrenbestez deklaratzen dut enpresak erabakitako kontratu-amaiera, zeinak 2010eko martxoaren 30etik sortu baitzituen ondorioak, kaleratze baliogabea dela, eta enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzailea berriro onartzera lehen zituen lan baldintza berberekin edo kontratua amaitzera 810,45 euroko kalte-ordain emanda, eta kasu bietan, auzi-jartzaileari tramitazio aldiko soldaten zenbatekoa ordaintzera kaleratzearen hurrengo egunetik epai hau jakinarazten den egunera arte biak barne, eguneko 54,03 euro ordainduta, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio honi men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen kontuan (Banestoko 4148.0000.65.0323 10 kontua) 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean baina banku berean, 4148.0000.67.0323 10 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030 1846 42 0005001274 kodea jarri beharko da bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada".

Enpresari jakinarazten zaio langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratu behar duela idazki baten bidez edo, bestela, Lan arloko Epaitegiko Idazkaritzan agertuz, kaleratzea bidegabea izan dela deklaratzeko epaia jakinarazi eta bost eguneko epean, epaia irmo bihurtu arte itxaron gabe, auzialdikoa bada. Enpresaburuak ez badu langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratzen, lehenbizikoa izanen da bidezkoa.

Eta Carpinteria Metalica Pok, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, zedula hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko ekainaren 29an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1011567