92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 0000364/2010 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizial ordezkoak, aditzera ematen dut:

Jesús Baigorri Aznárezek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Bodegas Carlos Magañas, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000364/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2010eko uztailaren 2an:

"Baiesten dut Jesús Baigorri Aznárez jaunak Bodegas Carlos Magaña, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, kaleratzea dela-eta, jarritako demanda eta, horrenbestez, 2010eko martxoaren 29an gertatu zen demandatuaren kaleratzea bidegabekoa izan zela deklaratzen dut. Hori dela eta, demandatutako enpresa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera eta auzi-jartzailea berriz hartzera, kaleratzearen aurretik zituen baldintza berberetan, edo bestela, hari 10.215,56 euroko kalte-ordaina ordaintzera (oker edo hutsik ezean 41,91 euro egunean x 243,75 egun), eta betiere 2010eko martxoaren 29tik epai hau jakinarazi bitarte langileak jaso ez dituen soldata guztiak ordaindu beharko dizkio, hots, 41,91 euroko soldata egun bakoitzeko. Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 3160.0000.65.0364.10 kontuan, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina 3160.0000.67.0364.10 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Enpresari jakinarazten zaio langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratu behar duela idazki baten bidez edo, bestela, Lan arloko Epaitegiko Idazkaritzan agertuz, kaleratzea bidegabea izan dela deklaratzeko epaia jakinarazi eta bost eguneko epean, epaia irmo bihurtu arte itxaron gabe, auzialdikoa bada. Enpresaburuak ez badu langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratzen, lehenbizikoa izanen da bidezkoa.

Eta Bodegas Carlos Magaña, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko uztailaren 6an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1011927