92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 892/2009 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizial ordezkoak, aditzera ematen dut:

Casia Cristina dos Santos Garridok eskaturik, Pedro Enrique Ramírez Aragón enpresaren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Ciudad Tercera Edad Jardín, S.L.ren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 892/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2010eko uztailaren 2an:

"Partez baiesten dut Casia Cristina dos Santos Garrido andreak Pedro Enrique Ramírez Aragónen, Ciudad Tercera Edad Jardín, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka diru kopuru bat erreklamatzeko bideratutako demanda, eta, horrenbestez, Ciudad Tercera Edad Jardín, S.L. enpresa kondenatzen dut demandatzaileari 2.362,50 euro ordaintzera, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera, eta Pedro Enrique Ramírez Aragón absolbitu egiten dut bere aurka azaldutako auzietatik.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 3160.0000.65.0892.09 kontuan, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina 3160.0000.67.0892.09 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Ciudad Tercera Edad Jardín, S.L. enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko uztailaren 6an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1011923