92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

446/2010 erreklamazioa

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Luis Soto Lacalle jaunak eskaturik, eskubideen eta diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Mepamsa, S.A.ren, Franke España, S.A.U.ren eta La Estrella, S.A. de Seguros y Reasegurosen aurka bideratu den 446/2010 prozesu arruntaren barruan, erabaki da Mepamsa, S.A.ri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko abenduaren 21eko 09:45ean 15. judizio-aretoan ager dadin (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Alderdiaren galdeketa egitera, demandatuak berak agertu beharko du, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta honek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Mepamsa, S.A.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko uztailaren 2an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1011901