92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

0000842/2009 demanda

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Dionisio Ernesto Martínez Sotok eskaturik, Construcciones y Excavaciones Manuel Portillo S.L.U. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000842/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Epaitza:

Baiesten dut jarduketa hauek eragin dituen demanda, hots, Dionisio Ernesto Martínez Soto jaunak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Construcciones y Excavaciones Manuel Portillo, S.L.U enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritakoa, eta horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 3.622,18 euro (hiru mila seiehun eta hogeita bi euro eta hamazortzi zentimo) ordaintzera, gehi urtean %10eko berandutza interesak 2.230,86 euroko kopuruaren gainean, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut hari egindako eskakizun guztietatik, deusetan galarazi gabe legez legokiokeen erantzukizun subsidiarioa.

Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio, errekurtsoa jarriz gero, horren jakinarazpenarekin batera, lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito S.A., Banco de Vitoria S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 150,00 euro sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (3159 kontua, 3159 0000 65 086209 prozedura). Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru kopurua sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, 3159 0000 67 086209 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Construcciones y Excavaciones Manuel Portillo S.L.U.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko ekainaren 22an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1011565