92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpena. 792/2009 demanda

Roxana Roca Gutiérrezek eskaturik, aldi baterako ezintasunerako gizarte segurantza dela-eta, Montajes Tabiven S.L.ren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Gizarte Segurantzako lan istripu eta lanbide gaixotasunen "ASEPEYO" mutualitatearen eta Raúl Miranda Fraguasen aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 792/2009 demanda-prozeduran, epaitzan hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Roxana Roca Gutiérrez andreak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Gizarte Segurantzako lan istripu eta lanbide gaixotasunetarako "ASEPEYO" mutualitatearen eta Raúl Miranda Fraguas enpresaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut Raúl Miranda Fraguas enpresak 163,68 euro ordaintzeko erantzukizuna duela, gertaera arrunten ondorioz 2009ko maiatzaren 22tik 2009ko ekainaren 3ra bitartean izandako aldi baterako ezintasunagatik. Diru kopuru hori ASEPEYO mutualitateak ordaindu du, eta deklaratzen dut ASEPEYO mutualitateak berreskaera-eskubidea erabiltzen ahal duela demandatutako beste enpresaren aurrean. Deklaratzen dut Raúl Miranda Fraguas enpresak erantzukizun zuzena duela 217,41 euroko kopuruaren gainean, gutxiago kotizatzeagatik 2009ko maiatzaren 22tik 2009ko ekainaren 3ra bitartean aldi baterako ezintasunaren ondoriozko prestazioan egondako diferentzien kontzeptuagatik. Horrenbestez, deklaratzen dut ASEPEYO mutualitateak 217,41 euroko kopuru hori aurreratu behar duela, baina kondenatutako enpresaren itzulketa jasotzeko eskubidea izanen duela eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala erantzule solidarioa dela, Mutuak kaudimenik ez balu ere.

Epai honen aurka ezin da erregutze-errekurtsorik aurkeztu.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Raúl Miranda Fraguasi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko uztailaren 2an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1011705