92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

46/10 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

238/10 epaia.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 4an.

Edilberto Esteban Iglesiasek, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, 46/2010 falta-judizioko autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Judizioan Oskia Tejedor Mañeru andrea (NAN zk.: 72806836) Noemí Bautista Jiménez andrearen (NAN zk.: 44564513) eta Martina Jiménez Jiménez (NAN zk.: 44643129) andrearen eta María Soledad Echeverria Jiménez andrearen (NAN zk.: 44648031) kontra aritu da eta Fiskaltzak Legeak emandako ordezkaritzarekin jardun du. Espainiako Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epai eman dut.

Epaitza:

Noemí Bautista Jiménez, Martina Jiménez Jiménez eta María Soledad Echeverría Jiménez kondenatzen ditut, ebasketa-falta baten egileak eta erantzule kriminalak diren aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Noemí Bautista Jiménezek, Martina Jiménez Jiménezek eta María Soledad Echeverría Jiménezek 180 euroko isun bana ordaindu behar dute.

Noemí Bautista Jiménez, Martina Jiménez Jiménez eta María Soledad Echeverría Jiménez kondenatzen ditut Stradivariusi 15,90 euroko kalte-ordaina ematera.

Noemí Bautista Jiménez, Martina Jiménez Jiménez eta María Soledad Echeverría Jiménez kondenatzen ditut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta María Soledad Echeverria Jiménezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako ediktu hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 5ean.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1011905