92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

61/10 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaitza:

Nicolae Pinca kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Nicolae Pincak 180 euroko isuna ordaindu behar du.

Erantzukizun zibilari buruz ez da bidezkoa ezer erabakitzea.

Nicolae Pinca kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Nicolae Pincari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 5ean.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1011729