92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Zitazioa. 134/2010 falta-judizioa

Lorena Pegenaute Grajal andreak, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen du: Epaitegi honetan bideratu den 134/2010 falta-judizioan ebazpena eman da. Horren bidez erabaki da Sergiu Gusari zitazioa egitea, 2010eko azaroaren bian, goizeko 11:40an, 13. judizio-aretoan (lehen solairua) ager dadin, aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan salatu gisa parte hartzeko.

Ohartarazten zaio agertzen ez bada zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen duela.

Eta jasota gera dadin eta Sergiu Gusari zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako ediktu hau egiten dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 21ean.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1011728