92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

306/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesio eta kalteen falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2010eko martxoaren 22an.

Nik, José Antonio Izuel Gastón jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, 306/2009 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan hauek parte hartu dute: batetik, fiskalak, eta bestetik, inplikatu gisa, Asier Galindo Sandovalek, Beatriz González Zubirik, Álvaro García Antónek eta Alexander Teruel Beguiristainek. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

Asier Galindo Sandoval, Álvaro García Antón eta Alexander Teruel Beguiristain absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaien erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Álvaro García Antóni eta Alexander Teruel Beguiristaini jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 2an.-Idazkari judiziala, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1011659