92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1262/2010 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, ekainaren 16ko 1133/2010 Ebazpena indarrik gabe uzten duena. Ebazpen haren bidez aldatzen zen Osasuneko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 2545/2009 Ebazpena, toki entitateei eta bestelako erakunde, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2010. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onesten zuena, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako.

Osasuneko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 2545/2009 Ebazpenaren bidez, toki entitateei eta bestelako erakunde, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2010. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako.

Ebazpen horren bigarren atalean 2.173.232 euroko gastua baimendu zen, guztira. 2010erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektuan, deialdiaren xede diren programei zegozkien kontu-sailetarako zegoen aurreikusia zenbateko hori. Gero, abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legea onestearekin, kontu-sail haietarako zenbatekoak berretsi ziren, salbu Gutxiengo etnikoen programetarako hitzarmenen kontu-sailaren kasuan; haren kreditua 100.000 euro handitu baitzen. Kredituan aldaketa hori izatearen ondorioz, Osasuneko zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 440/2010 Ebazpena onetsi zen. Haren bidez, aipatutako 2545/2009 Ebazpenaren 2. idatz-zatia aldatu zen eta aurreikusitako gastua gehienez ere 2.273.232 euroraino handitu.

Nafarroako Gobernuak 2010eko martxoaren 29an hartutako Erabakia betez (2010erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak exekutatzean oreka lortzeko plana onetsi zuen) Osasun Departamentuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuari erabilgarri utzi zion 13.123.916,96 euroko kreditua, bere kontu-sailetatik, barne zirela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarenak eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuarenak.

Aurrekoaren ondorioz, deialdiaren xede diren kontu-sail batzuk ukitu ziren, zenbatekoa murriztuz, edo deuseztuz ere, Prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako hitzarmenen kasuan.

Aurrekontuetan aipatutako aldaketak izan zirenez, beharrezkoa izan zen Osasuneko zuzendari orokorraren ekainaren 16ko 1133/2010 Ebazpena onestea. Haren bidez abenduaren 15eko 2545/2009 Ebazpeneko deialdian onetsitako gastuaren zenbatekoa aldatu zen, eta 1.295.404,7ko gastua baimendu, honako kontu-sail hauetarako:

-"Osasun programetarako laguntzak" 51120 511002 4819 313900: 200.000 euro.

-''Droga-mendekotasunari aurre egiteko udal planetarako diru-laguntzak'' 51000 500000 4609 311100. 267.589,77 euro.

-"Entitateentzako diru-laguntzak prebentzio komunitarioko programetarako'' 51000 500000 4819 311100. 170.315 euro.

-"GKEekiko hitzarmenak (HIESa)" 51200 510000 4819 313900. 414.000 euro.

-"Gutxiengo etnikoen programetarako hitzarmenak" 51200 510000 4819 313903. 243.500 euro".

Halaber, ekainaren 16ko 1133/2010 Ebazpenaren bidez, deialdiaren oinarri arautzaileak aldatu ziren; irizpide berriak ezarri ziren osasun programetarako laguntzen kontu-sailerako, diru-laguntzen gutxieneko zenbateko bat jarri eta aukera eman zen diru-laguntzaren xede diren programetan edukiak eta iraupena aldatzeko.

Gero, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak deialdia behin betiko ebazteko erabilgarri egonen diren zenbatekoak aldatu ditu. Zenbateko horiek abenduaren 15eko 2545/2009 Ebazpenean agertzen direnak dira, ehuneko hamarreko murrizketa eginda. Ebazteko dauden lau kontu-sailak ukitzen ditu murrizketak.

Kontu-sailen zuzkidura berriarekin, bidezkoa da ekainaren 16ko 1133/2010 Ebazpena indarrik gabe uztea, eta abenduaren 15eko 2545/2009 Ebazpenaren 2. atala aldatzea, ukitutako kontu-sailen zenbateko berriak zehazteko, ehuneko hamarreko murrizketa eginik, honekin bat:

-"Osasun programetarako laguntzak" 51120 511002 4819 313900: 378.000,00 euro.

-''Droga-mendekotasunari aurre egiteko udal planetarako diru-laguntzak'' 51000 500000 4609 311100. 606.190,50 euro.

-"Entitateentzako diru-laguntzak prebentzio komunitarioko programetarako'' 51000 500000 4819 311100. 243.283,50 euro.

-"Prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako hitzarmenak" 51200 510000 4609 313900. 226.684,80 euro.

Aurreko zenbatekoak, guztira, 1.454.158,80 euro dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea ekainaren 16ko 1133/2010 Ebazpena, Osasuneko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 2545/2009 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez toki entitateei eta bestelako erakunde, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2010. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako.

2. Aldatzea Osasuneko zuzendari nagusiak abenduaren 15ean emandako 2545/2009 Ebazpenaren 2. atala. Haren bidez toki entitateei eta bestelako erakunde, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2010. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako. Honela geldituko da:

"2. Guztira 2.111.658,80 euroko gastua baimentzea. Zenbateko hori dagokie 2010erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legeko ondoko kontu-sailei, behin aldaketak eginik, Nafarroako Gobernuak 2010eko martxoaren 29an hartutako erabakiaren ondoren:

-"Osasun programetarako laguntzak" 51120 511002 4819 313900: 378.000,00 euro.

-''Droga-mendekotasunari aurre egiteko udal planetarako diru-laguntzak'' 51000 500000 4609 311100: 606.190,50 euro.

-"Entitateentzako diru-laguntzak prebentzio komunitarioko programetarako'' 51000 500000 4819 311100: 243.283,50 euro.

-"Prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako hitzarmenak" 51200 510000 4609 313900: 226.684,80 euro.

-"GKEekiko hitzarmenak (HIESa)" 51200 510000 4819 313900: 414.000 euro.

-"Gutxiengo etnikoen programetarako hitzarmenak" 51200 510000 4819 313903. 243.500 euro".

3. Aipatutako deialdiaren 6. oinarrian izendatutako ebaluazio batzordeari eskatzea ebazteko dauden diru-laguntzak emateko beste proposamen bat egin dezala, kontuan harturik deialdiaren xede diren kontu-sailetarako ezarritako aurrekontuko diru-izendapena, aldaketak egin ondoren.

4. Ebazpen hau igortzea Osasun Laguntzaren Zerbitzuari, Osasun Publikoaren Zerbitzuari, Droga-mendekotasunaren aurkako Foru Planaren Zuzendaritza Teknikoari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Bulegoari eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko uztailaren 1ean.-Osasuneko zuzendari nagusia, Isabel Martín Montaner.

Iragarkiaren kodea: F1011826