92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

0001718/2009 auzia

Iruñean, 2010eko ekainaren 30ean.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Ana Imirizaldu Pandilla prokuradore andreak eskaturik, eraginkortasun zibilaren gaineko 1009/2009 auzi-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, Fabiola Gilda Talavera Rojas andrearen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Ramón Leandro Núñez Palacios jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Xedapen zatia:

1.-Limako (Peruko Errepublikoa) 1. Familia Epaitegi Espezializatuko epaileak 2009ko urtarrilaren 30ean Ramón Leandro Núñez Palacios jaunak eta Fabiola Gilda Talavera Rojas andreak 1996ko azaroaren 29an Peruko Errepublikako Limako Probintzia eta Departamentuko Santiago de Surco barruti-udalerrian egindako ezkontzaren dibortzioa deklaratzeko emandako epaiaren eraginkortasun zibila onartzea erabaki da, kostuen gaineko deklarazio berezirik egin gabe.

2.-Auto hau jakinaraz bekio Madrilgo Erregistro Zibil Zentraleko arduradunari.

Aurka egiteko bideak: Apelazio-errekurtsoa, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua. Idazkaria.

Eta Fabiola Gilda Talavera Rojas andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko ekainaren 30ean.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.

Iragarkiaren kodea: J1011546