92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 160/2010 epaia

Aránzazu Chocarro Úcar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Fede ematen dut: Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:

160/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko uztailaren 1ean.

Beatriz García Noáin andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, eta bere alderdiak epaitegi honetan bideratzen ari diren 1181/2009 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Aluminios Iza, S.L.k sustatu du Iñigo Goñi Isturiz jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua), diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradore jauna izan du ordezkari eta Eduardo Peña Fernández legelari jauna laguntzaile.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Aluminios Iza, S.L.k autoetan Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradore jaunak lagunduta jarri duen demanda, Iñigo Goñi Isturiz jaunaren aurkakoa (auzi-ihesean deklaratua), eta horrenbestez demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari zazpi mila eta hogeita sei euro eta laurogei zentimo (7.026,80 euro) ordaintzera, gehi azken fakturaren egunetik (2008ko abuztuaren 11) aurrera sortutako berandutza interesak; eta alderdi demandatua kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, organo judizial honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua.

Eta Iñigo Goñi Isturiz non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2010eko uztailaren 1ean.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1011719