92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Zitazio zedula - 1181/2010 jabari-espedientea

José Alonso Ramos jaunak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Epaitegi honetan jabari espedienteari buruzko 1181/2010 prozedura bideratzen ari da, Javier Campuzano Arandigoyen jaunak eskaturik, Garesko (Nafarroa) Kale Nagusiaren 38. zenbakian dagoen finkaren (bi solairu eta beheko solairua dituena) segidako traktua berriro hasteko; hona hemen finka horren erregistroko deskribapena:

Hiri finka: Etxea. Beheko solairua du, bertan muztioa ateratzeko bulegoa duela; lurrazpiko upategia, hiru solairu eta teilazko estalkia. Finka horren azalera 37,28 metroko luzera eta 7,06 metroko latitudea da orube estalian, eta 14,13 metroko luzera eta 6,28 metroko latitudea finkaren zati den aire zabaleko eskortan, hori mehelinak barnean sartu gabe, gutxi gorabehera.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, María Carmen Iruzurzu Ayerra andreari, Daniel Campuzano Esparza jaunari, Petra Arandigoyen Torrano andreari eta Magdalena Recain Irizar andreari, edo haien jaraunsle eta kausadunei eta eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Iruñean, 2010eko ekainaren 14an.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1011890