92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. Prozedura Zibilari buruzko 2000ko Legearen araberako 187/2010-D hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"125/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko uztailaren 1ean.

Ana Inmaculada Ferrer Cristóbal andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan Prozedura Zibilari buruzko 2000ko Legeari jarraituz bideratzen ari diren 187/2010-D hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Olinfa Arteaga Cortések sustatu du auzia, Miguel Angel Morales Ostosen aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza:

Zati batean baiesten dut jarritako demanda, eta horrenbestez Miguel Angel Morales Ostos jauna kondenatzen dut Olinfa Arteaga Cortes andreari 733,24 euro ordaintzera, gehi legezko interesak. Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.- Epaile magistratua."

Eta Miguel Angel Morales Ostosi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 1ean.-Idazkari judiziala, M. Victoria Baztan Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1011895