92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

1946/2009 D prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"122/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko ekainaren 29an.

Ana Inmaculada Ferrer Cristóbal andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1946/2009 D judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Iñaki Salazar Lópezek sustatu du auzia, Mercedes Hermoso de Mendoza prokuradoreak ordezkatuta eta Beatriz Martínez Lur legelariak lagunduta, diru kopuru bat erreklamatzeko, Antonio Soto Sánchezen aurka.

Epaitza:

Osorik baiesten dut jarritako demanda eta, horrenbestez, Antonio Soto Sánchez jauna kondenatzen dut Iñaki Salazar López jaunari 10.500 euro gehi legezko interesak ordaintzera, eta prozedurako kostuak ere ordaintzera.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, organo judizial honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua".

Eta Antonio Soto Sánchezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 30ean.-Idazkari judiziala, María Victoria Baztan Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1011599