92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1364/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko uztailaren 2an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Ana Imirizaldu Pandilla prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1364/2009 famili prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Francisco Javier Iricibar González jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Aura Fermín Maldonado andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Imirizaldu prokuradore andreak, Aura Fermín Maldonado andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Francisco Javier Iricibar González auzi-iheslariaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Barañainen (Nafarroa) 1996ko martxoaren 29an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa erregistro zibil egokiari, idatzoharra egin dezan.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.

Eta Francisco Javier Iricibar González jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko uztailaren 2an.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1011643