92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Adostasun gabeko 1339/2008 dibortzioa

Iruñean, 2010eko ekainaren 29an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Virginia Barrena Sotes prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1339/2008 famili prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Reina Norma Ferreira Caballero andrearen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Omar Cesáreo Muñiz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Virginia Barrena Sotes prokuradore andreak, Omar Cesáreo Muñiz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean dagoen Reina Norma Ferreira Caballer andrearen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Buenos Airesen (Argentina) 1997ko ekainaren 20an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko Erregistro Zibilari, inskripzioa egin dezan.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurka egiteko bideak: Apelazio-errekurtsoa, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta inpugnatzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Magistratua.

Eta Reina Norma Ferreira Caballero andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko ekainaren 29an.-Epaile magistratua. Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1011392