92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

43/2010 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

"91/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko apirilaren 16an.

J. Miguel Iriarte Barberena jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 43/2010 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Euromutua Seguros y Reaseguros a prima fija enpresak sustatu du, Santos Julio Laspiur García prokuradore jaunak ordezkatuta eta Iñigo Jiménez Gómez legelariaren laguntzarekin, Jefferson Joan Urbinaren kontra (auzi-ihesean dago), diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza:

Baiesten dut Santos Julio Laspiur García prokuradore jaunak Euromutua Segurosen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda eta, horrenbestez, auzi-ihesean dagoen Jefferson Joan Urbina jauna kondenatzen dut demandatzaileari bederatzi mila seiehun eta hirurogeita bat euro eta hogeita bederatzi zentimo (9.661,29 euro) ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko."

Eta Jefferson Joan Urbinari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 29an.-Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1011533