92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

0000444/2010 jabari-espedientea

Rodrigo Lacueva Bertolacci jaunak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Epaitegi honetan jabetza espedienteari buruzko 0000444/2010 prozedura bideratzen ari dela, Luis Ucero Aoiz jaunak eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hastearen gainekoa:

Hiri finka, Irunberri hirian dagoen etxea, Kale Nagusiko 22an, honako mugakide hauek dituena: alde batetik, beste etxe bat, 20 zenbakiduna, Romualdo Uriz jaunaren jaraunsleena, beste aldetik 24 zenbakia duen etxea, Bernardo Lacosta jaunaren jaraunsleena, eta atzetik, Francisco Vicente jaunaren beste etxe baten atzealdea. Orubean 140 m²-ko azalera hartzen du. Hiri finka Irunberri hirian, hasieran 22 zenbakia zuena, gerora 26 zenbakia hartu zuena eta gaur egun 24a duena. 672 zenbakia duena, Agoizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuak. 558. liburukiko 149tik 153ra bitarteko zenbakiak.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Agoitzen, 2010eko ekainaren 24an.-Idazkari judiziala, Rodrigo Lacueva Bertolacci.

Iragarkiaren kodea: J1011564