92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Maite Mangado Oyanarte andrea.

IFZ: 44635124 J.

Helbidea: kale Nagusia, 23 - 2.a, 31740 Doneztebe (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0051 l/seg.

Tokia: Iturzabal alderdia.

Udalerria eta probintzia: Doneztebe (Nafarroa).

Helburua: etxeko erabilera.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Maite Mangado Oyanarte andreak Doneztebeko udal mugapean (Nafarroa) Iturzabal alderdian dagoen izenik gabeko iturburu bateko 0,0051 l/s-ko ur aprobetxamendua eskatu du, etxean erabiltzeko.

Ur-bilketa kutxeta baten bidez eginen da. Horretatik hazbete bateko diametroa duen hodia abiatuko da, 3 m³-ko edukiera duen eta hornitu beharreko etxebizitzatik 30 m-ko altueran dagoen biltegi batera ura eramanen duena. Biltegi horretatik, zangan sartutako 300 m-ko luzerako hodiaren bitartez eramanen da ura.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Doneztebeko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8.a, 20071 - Donostia), non espedientea ikusgai egonen baita.

Donostian, 2010eko ekainaren 30ean.-Idazkari nagusia, eskuordez, zerbitzuburua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena eta 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenak indarrean jarri zuena), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1012110