92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskaera.

Eskatzailea: María Dolores Sánchez Guillén.

IFZ: 15840293 D.

Helbidea: Exkanda-Lizuniaga etxea, 31780 Bera (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,023 l/seg.

Tokia: Urtsuko iturburutik behera, 50 m-ra.

Udalerria eta probintzia: Etxalar (Nafarroa).

Nori zuzendua: landetxe baten hornidura.

Obren azalpen laburra eta helburua:

María Dolores Sánchez Guillén andreak ur aprobetxamendua eskatu du, Etxalarko (Nafarroa) udal mugapean Urtsuko iturburutik behera, 50 m-ra dagoen iturburu batetik eguneko 2.000 litro hartzeko, landetxe baten hornidurarako.

Ur-bilketa kutxeta baten bidez eginen da. Horretatik hazbeteko diametroa eta 100 m-ko luzera duen hodia abiatuko da, 1 m³-ko edukiera duen biltegi batera ura eramanen duena. Biltegi horretatik, lehendik dagoen hodiarekin konektatzen den eta 30 m-ko luzera duen hodi batetik landetxea hornitzen da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Etxalarko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8.a, 20071 - Donostia), non espedientea ikusgai egonen baita.

Donostian, 2010eko uztailaren 5ean.-Idazkari nagusia, eskuordez, zerbitzuburua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena eta 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenak indarrean jarri zuena), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1012109