92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Ur Jabari Publikoari buruzko 1986ko apirilaren 11ko Erregelamenduak (apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) 165. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Kantauri aldeko Ur Konfederazioak erabaki du ur aprobetxamenduen kontzesioetarako eskubidea amaitzeko espediente batzuk ofizioz hastea, epea igaro delako edo kontzesioaren funtsezko baldintzak bete ez direlako. Ur aprobetxamendu horiek ez dute zortasunik. Hona hemen kontzesioen katastroko datuak:

Espedientea: A/31/00232. Titularra: Maderas Irigoyen, S.A. Ibaia: Xiñaurtegiko erreka. Udalerria: Etxalar. Ur-emaria(l/seg): 0,023. Ebazpena. Data: 1997/06/16. Ebazpena. Agintaria: Iparraldeko Ur Konfederazioa.

Aditzera ematen da, zuzenean jakinarazi ezin izan zaien edo helbiderik ezagutzen ez zaien titularrei jakinarazteko balio dezan eta, halaber, orok jakin dezan. Jendaurrean egonen da hilabetez, eta kontzesioaren amaierak ukitutakoek, eskubideen titularrak barne, egoki iruditzen zaiena adierazten ahalko dute epe horretan, Etxalarko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Espainia plaza 2, 33071 Oviedo).

Oviedon, 2010eko ekainaren 24an.-Ur komisarioaren ondokoa, Juan Miguel Llanos Lavigne.

Iragarkiaren kodea: E1011818