92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa - A/31/02813

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Turritxar erabiltzaile elkartea.

IFZ: V 71039788.

Helbidea: Elizaldea baserria, zk.g. Lekaroz 31795 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Iturritxar iturburua.

Eskatutako emaria: 0,019 l/seg.

Tokia: Olaberri-Lekaroz alderdia.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Helburua: aziendei edaten emateko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Turritxar erabiltzaile elkarteak Iturritxar izeneko iturburuaren aprobetxamendua eskatu du, 0,019 l/s-ko emariarekin, aziendei edaten emateko, Olaberri alderdian, Lekarozen, Baztango udal mugapean (Nafarroa).

Ur-bilketa kutxeta baten bidez eginen da. Horretatik 20 mm-ko diametroa eta 6 m-ko luzera duen polietilenozko hodia abiatuko da, 1 m³-ko edukiera duen biltegi batera ura eramanen duena. Biltegi horretatik, aurrekoaren diametro berbera eta 500 m-ko luzera dituen hodi batetik uraska bat hornitzen da. Uraska horretatik soberan dagoen uraz bigarren uraska bat hornitzen da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8.solairua, 20071 - Donostia), non espedientea ikusgai egonen baita.

Donostian, 2010eko ekainaren 23an.-Idazkari nagusia, eskuordez, zerbitzuburua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena eta 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenak indarrean jarri zuena), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1011817