92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2009-O-1035

Construcciones Gregorio Martínez, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena aurkeztu du:

Inguruabarrak: Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinak baloratzeko planta jartzea, Mendabiako 1. poligonoko 1.172 lurzatian (H eta G azpi-lurzatiak), San Martin errekaren ezkerraldean.

Eskatzailea: Construcciones Gregorio Martínez, S.A.

Helburua: Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinak baloratzeko plantarako baimena eskatzea.

Ur-ibilgua: San Martin erreka.

Alderdia: El Encimero eta La Barranca.

Udalerria: Mendabia (Nafarroa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko ekainaren 25ean.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1011963