92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2009-EXT-1354

2009ko abenduaren 3an aldeetako batek eskatuta hasi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren inguruabarrak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Inguruabarrak:

Jatorrizko titularra: Abrego Bujanda ondasun elkartea.

Helburua: aziendaren hornidurarako erabili beharreko ur aprobetxamendua amaitzea.

Ur ibilgua: Ega ibaia.

Alderdia: El Soto.

Udalerria: Labeaga-Iguzkitza (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,19 l/s.

Eskubidearen izenburua: Ebroko Ur Konfederazioaren 2003ko urtarrilaren 23ko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Uren Erregistroko A Atalaren 35. liburukiaren 182. orria.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko ekainaren 14an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1011816