92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Leatxeko alkateak, 2010eko uztailaren 1ean eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, 1. poligonoko 102. lurzatiari dagokiona, Leatxeko kale berriko 3 zenbakian. Andrés Salinas Suescun da sustatzailea eta xedea du lerrokadurak aldatzea eta beste batzuk finkatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Leatxen, 2010eko uztailaren 1ean.-Alkatea, Jesus Ayesa Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1011616