92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Lerateko badian (Allozko urtegia) ibilgailuak aparkatu eta bainutokia erabiltzea arautzen duen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2010eko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:

8. artikulua eranstea, honako edukiarekin:

Ibilgailuen eguneroko aparkalekurako lurzatia erabiltzeko tasa Gesalazko Udalaren Osoko Bilkurak zehaztuko du eta berak eguneratuko du urtero.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Interesdunek Gesalazko Herriko Etxean aztertzen ahalko dute espedientea, Muezko Errepidean, zk.g., bulego orduetan.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Gesalatzen, 2010eko uztailaren 1ean.-Alkate udalburua, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1011601