92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Plantilla organikoa eta langileen zerrenda
izenduna, 2010. Behin betiko onarpena

Goizuetako Udaleko Udalbatzak, 2010eko otsailaren 9an egindako udalbilkuran, hasiera batez onartu zuen plantilla organikoa eta langileen zerrenda izenduna. Iragarki hau 27 zenbakidun 2010eko martxoaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen.

Jendaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu; ondorioz, plantilla organikoa eta langileen zerrenda izenduna behin betiko onartuta gelditzen dira. Laburpena ondorengoa da:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

-Lanpostua: Goizueta eta Aranoko Udalen Elkarteko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa, EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

-Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (albintea). Maila:D. Lanpostuko osagarria: %17,99. Lanaldiaren luzapena: %10. Arrisku berezia: %10. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa, EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: betea.

Lan-kontratudunak

-Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa, EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: betea.

LANGILEEN ZERRENDA IZENDUNA

Funtzionarioen zerrenda izenduna

Zerbitzu anitzetako langilea (albintea): Angel Salaberria Escudero.

Administrazio-kontratudunen zerrenda izenduna

Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

Lan-kontratudun finkoen zerrenda izenduna

Administrari laguntzailea: Idoia Saralegui Ochotorena.

Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda izenduna

Administrari laguntzailea: Miren Teresa Huitzi Salaberria.

Adminsitrari laguntzailea: Ana Lujambio Echeguia.

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): Jose Ramon Zubiri Nolashoyas.

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): Jose Javier Indakoetxea Perurena.

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): Francisco Huici Perurena.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan 272. artikuluarekin erlazionatuz agintzen denaren arabera.

Goizuetan, 2010eko uztailaren 12an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L1012555