92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Xehetasun azterlaneko aldaketa. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2010eko ekainaren 4ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 11. unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa, lurzatien jabeek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

Etxarri Aranatzen, 2010eko ekainaren 18an.-Jarduneko alkatea, Arantxa Artieda Igoa.

Iragarkiaren kodea: L1012528