92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Alkatetzaren 144/2010 Dekretua

Ikusirik entitate honetako Osoko Bilkurak 2010eko ekainaren 3ko bilkura arruntean hartutako erabakia, hain zuzen ere udal hilerriaren zerbitzua emateko lizitazioaren espedientea onesteko, betiere prozedura irekiaren bidez eta esleipen irizpideak aplikatuz eginen baita, eskaintzarik mesedegarriena hautatzeko.

Kontuan hartuz, aipatutako kontratazioa arautzen duen baldintza administratibo partikularren orriko hamahirugarren klausulan ezarritakoarekin bat, Kontratazio mahaia osatzen dutela: "Mahaiburua: María Begoña Ganuza Bernaola, Lizarrako Udaleko alkatea edo hark eskuordetzen duen zinegotzia (...)".

Ikusirik, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, alkateak baduela ahalmena edozein zinegotzi eskuordetzeko udal alorren baitakoak diren zenbait gairen zuzendaritza eta kudeaketarako; eta ikusirik, orobat, lege bereko 45.1.a) artikulua, Alkatetza honi legez esleitutako eskudantziak erabiliz, erabaki dut:

1. Fidel Muguerza Rivero -entitate honetako zinegotzia- bereziki eskuordetzea kontratazio mahaiko buru izan dadin, udal hilerriaren zerbitzua emateko kontratuaren lizitazio prozedurako tramiteak egin ditzan, ebazpen honen xedapen zatian aipatu baita.

2. Izendatutako zinegotziari adieraztea eskuordetze honek bere baitan dituela aipatutako kontratazio mahaiko burutzari dagokionez Alkatetza honek dituen ahalmen guztiak, udal hilerriaren zerbitzua emateko kontratua arautzen duen baldintza administratibo partikularren orrian zehazten baitira.

3. Eskuordetza indarrean egonen da aipatutako espedienteko kontratazio mahaiari esleitutako eginkizunak iraun bitartean, hain zuzen ere proposamenak aurkezteko epean aurkezten diren proposamenen onarpenari, azterketari eta balorazioari, bai eta oro har proposamenik mesedegarriena egiten duen lizitatzailearen aldeko esleipen proposamenari dagokienez; hori guztia, betiere eskuordetza ezeztatu edo aldatzen ez den bitartean; hala egiteko eskuordetza emateko eskatu diren betebehar guztiak bete beharko dira.

4. Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin bat, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta eskuordetuari jakinaraztea. Ohartarazten da eskuordetze honek ebazpen honen datatik aitzina hartuko duela indarra.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Fidel Muguerza Riverori, behar diren ondorioak izan ditzan; ebazpena igortzea lizitazio prozeduran izendatutako kontratazio mahaiko gainerako kideei eta azkenik, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, haren berri ematea Osoko Bilkurari, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bilkuran.

Horrela dekretatu, agindu eta sinatu da.

Lizarran, 2010eko ekainaren 23an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1011293