92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Aranoko Udaleko plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren hasierako onespena 2010eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 26an, eta jendaurreko epean ez da erreklamaziorik aurkeztu; beraz Aranoko Udaleko plantilla organikoa eta langileen zerrenda behin betiko onetsitzat jo eta argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioa

Lanpostua: Arano eta Goizuetako Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasun osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Maila: EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Lan Kontratatudun finkoak

Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (mendiak).

Maila: E.

Mailaren osagarria: %15.

Egoera administratiboa: jardunean.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

-Aldi baterako administrazio-kontratudunak:

Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

-Lan kontratudun finkoak:

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak) Jose Ramon Zabala Almandoz.

-Lan kontratudun behin behinekoak:

Administrari-laguntzailea: Cristina Ursua Aizpurua.

Aranon, 2010eko uztailaren 8an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L1012506