92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1178/2010 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, Berueteko ordezkapen finka berrien behin betiko jabetza hartzea jendaurrean jartzeko epea luzatzen duena.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 688/2010 Ebazpenaren bidez, Berueteko eskualdean behin betiko jabetza emateari ekin zitzaion. Hala, Berueteko Kontzejuan interesdunen eskura jarri ziren eskualdeko planoak eta jabeetako bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Ebazpen hori 2010eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, hortaz informazioa jendaurrean jartzeko epea 2010eko ekainaren 3an bukatu zen.

Kontzejuari loteen zerrenda igorri zitzaion, baina ez zuenez jendaurrean jarri, Berueteko Kontzejuak eskaera egin du informazioa jendaurrean jartzeko epea luza dadin.

Berueteko Kontzejuaren idazkia jasota, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, Berueteko eskualdean behin betiko jabetza hartzeari buruzko dokumentazioa, hots, eskualdeko planoak eta jabeetako bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Horretarako, espedientea eskuragarri izanen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Iruñeko González Tablas kalea 7, 3) eta Berueteko Kontzejuan.

Nekazaritza Azpiegituren Erreformari buruzko 1994ko abenduaren 9ko Legearen 60. artikuluan xedaturikoaren arabera, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, finka berrien egiazko tamainaren eta lurzati berrantolamenduko espedientean ageri denaren arteko aldea %3tik gorakoa denean. Erreklamazio horiekin batera, perituaren irizpena aurkeztu beharko da. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuta.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari eta Berueteko Kontzejuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2010eko uztailaren 2an.-Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: F1012133